Athleticek Somorrostroren aurkako lagunarteko partidua jokatuko du gaur

Athletic Klubak lagunarteko partida jokatuko du, gaur, “El Malecon” (Muskiz) futbol zelaian, Juventud Deportiva Somorrostroren aurka.

Sarrera doakoa izango da umeentzat, Somorrostroren bazkideek 5€ ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez direnak 10€.  Malecon zelaiaren leihatilan eskuratu ahal izango dira, 18:00etatik aurrera.

Miguel Perez Izurieta Juventud Deportiva Somorrostroren zuzendariak Athletici, Petronorri eta Muskizko Udalari eskerrak eman nahi izan dizkio “ekitaldian parte hartzegatik” eta herritar guztiak animatzen ditu partidura gerturatu daitezen.