Enducrossen XV. Ivan Lopez Oroimena izan zen larunbatean, Kobaronen (Muskiz). Endurcross enduro zein krossa, indoor zirkuituan, konbinatzen dituen modalitate berria da.
Guztira Euskadiko, Gaztela eta Leoneko, Burgoseko zein Valladolideko 34 motorzalek hainbat oztopo (gurpilak, edukiontziak, natura guneak, etab) zituen zirkuitu itxian ibili ziren. Pilotuak entrenamendu libre zein kronometratuak egiten hasi ziren. Ondoren 3 sailkapen txanda antolatu ziren. Txanda bakoitzean denborarik onena lortu zuten bi pilotuek finalera pasatu ziren eta lortu ez zutenen artean beste 3 sailkapen txanda egin ziren. Txanda bakoitzeko 2 onenak finalera pasatu ziren.
Azkenean 12 izan ziren, puntuatzen ez zuen froga honetako, azkeneko txandan borrokatu zuten pilotuek. Borja Nieto lehena izan zen, Carlos Enrique Caballero bigarrena eta Alexander Hidalgo hirugarrena. Ivan Lopez Moto Klubaren barruan Iker Villanueva izan zen onena, Juan Antonio Elguera eta Antxon Zamarriparen gainetik.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria, Rufino Manterola, Maitane Gallarreta, Mertxe Bernal eta Txema Garcia Muskizko Udaleko zinegotziak, Jose Manuel Barberan Ivan Lopez Moto Klubaren presidentearekin batera, sariak emateaz arduratu ziren.
Argazkiak, hemen.