Gallartak bere V. Zikloturista Martxa izan zuen atzo

Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen, atzo, Gallarta-Gallarta V. Zikloturista Martxa; aurten ere Petronorren babesarekin.

Ehun txirrindulari inguruk Gallartako Dolores Ibarruri Institutuan bildu ziren atzo, goizeko 9etan, 103 kilometroko martxa honetan izena emateko eta parte hartzeko. Ibilbideak Kobaroneko, Las Muñekaseko, La Granjako, Putxetako eta Las Calizaseko altuak izan zituen.

Puntuagarria ez zen, froga amaitzerakoan partehartzaile guztiek Spiuk zein Garri Bikesen betaurreko, eskuoihal, botilatxo bana eta masajeak egiteko gela jaso zuten.

Argazkiak, hemen.