Iranzu Ruiz, Gazteluberriko zozketaren kamisetaren irabazlea

Iranzu Ruiz Petronorrek 77. Gazteluberri aldizkariaren bitartez zozkatu duen Athleticen kamisetaren irabazlea da.

Guztira 216 pertsonek parte hartu dute zozketan, Petronor.info bulegora Gazteluberrin agertzen zen kupoia, beterik, bidaliz. Kasu honetan Iranzu izan da irabazlea,  Las Karreraseko  Athleticzale gaztea, eta oso pozik aurkeztu da kamiseta irabazteagatik : “poz handia hartu dut”.

Zorionak Iranzu!