Abanto Klubaren urteurrena dela eta, Kike Sola, Unai Albizua, Amaia Olabarrieta eta Manuela Lareo Athleticen jokalariak Las Karrerasera gerturatuko dira, gaur, autografoak sinatzera.
Saioa gaur arratsaldean, 18:00etan, izango da Haritzalde Plazako Gizarte zein Kultura gunean, Las Karrerasen (Abanto-Zierbena). Denok gonbidaturik zaudete, haiekin egoteko eta beraiek sinatutako argazkia lortzeko.