Kike Sola, Unai Albizua, Amaia Olabarrieta eta Manuela Lareo autografoak sinatuko dituzte, gaur, Las Karrerasen

Abanto Klubaren urteurrena dela eta, Kike Sola, Unai Albizua, Amaia Olabarrieta eta Manuela Lareo Athleticen jokalariak Las Karrerasera gerturatuko dira, gaur, autografoak sinatzera.

Saioa gaur arratsaldean, 18:00etan, izango da Haritzalde Plazako Gizarte zein Kultura gunean, Las Karrerasen (Abanto-Zierbena). Denok gonbidaturik zaudete, haiekin egoteko eta beraiek sinatutako argazkia lortzeko.