MORE Proiektuaren 2. Osoko bilkura antolatu da Petronorren

Petronorren antolatu da, findegiak parte hartzen duen, MORE Proiektuaren 2. Osoko bilkura. “MORE” I+D kolaborazio proiektua da, Europako konpainia kimikoak buru ditu eta Europako Batzordeak babesten du.

REPSOL-Petronorrez gainera, BASF, INEOS Cologne eta Lenzing enpresa kimiko europarrek parte hartu dute “MORE” proiektuari buruzko batzar honetan, hainbat unibertsitate eta Batzorde berarekin batera. Proiektu honen helburu nagusia industria prozesuen ingurumen arrastoa murriztea da. Gainera, prozesuen Monitorizazio zein Optimizaziorik onena bilatzen du, (KPI) eraginkortasun indizeak aplikatuz, benetako denboran erabakiak hartu ahal izateko, baliabideen kontsumoa gutxituz baita bere ingurumen eragina ere.

Petronorrek, Valladolideko Unibertsitatearekin batera, Hidrogeno sarea hobetzeko eraginkortasun indizeak bilatzen ari da. Zentzu honetan Andreu Puñet Muskizko findegiaren kontseilari delegatuak hurrengoa azaldu du batzarraren aurkezpenean: “edozein industria instalazio petrokimikoan, Petronor findegiaren instalazio konplexu eta optimizatuaren kasuan bereziki,  oso garrantzitsua da energia baliabideen kudeaketa (hidrogeno sarearena batez ere) eta on line-ko erreminta izatea, bere optimizazioa ahalbidetzen duten operazio erabakiak hartzeko, ingurumenaren gaineko efektua murriztuz”.