Repsol Gidaren “Txokorik Onena” bueltan dago

Repsol Gidak abian jarri du “Txokorik Onena” txapelketa digitalaren hirugarren edizioa. Iaz Pozalaguako Leizeak (Karrantza) irabazi zuen.

Repsol Gidaren erabiltzaileek, formulario baten bidez, Estatuko leku bitxi eta ezezagunak proposatu ahal izango dituzte lehen fase honetan. Hautagai guztiak bildu ondoren, ekainean, autonomia-erkidego bakoitzeko bat aukeratuko da, 17 guztira. Gero erabiltzaileek, 17 lekuren artean, “2014ko Txokorik Onena” izateko bere lekurik gustukoena bozkatu beharko dute. Finalistak abuztuan ezagutaraziko dira. Uda ostean txapelketaren irabazlea zein de jakingo dugu, internauten bidez boto gehien jaso duena.

Repsol Gidaren on line bertsioan zabaldutako site-an garatuko da txapelketa: http://elmejorrincon.guiarepsol.com. “2014ko Txokorik Onena” proposatzeak, bozkatzeak eta hautatutako lekuetara bidaiatzeak saria izango du.

2013an Karrantzako Pozalagua Leizea izan zen irabazlea, 741.000 boto baino gehiagorekin. Udalaren datuen arabera urte honetako lehen hiru hilabeteetan zehar 4.873 pertsona baino gehiagok leizea bisitatu dute.