Somorrostrok 0 Athleticek 6

Athleticek  0-6 irabazi zion Somorrostrori atzo, Muskizen, jokatutako lagunarteko partidan.

Jende ugari izan zen atzo arratsaldean Muskizko “El Malecon” zelaira gerturatu zena lagunarteko partida honetaz gozatzeko. Athleticek 0-6 irabazi zion tokiko taldeari: Toquerok markagailua estreinatu zuen partiduaren 15. minutuan, jarraian Aketxek ere gola sartu zuen; atsedenaren ostean Bustinzak hirugarrena egin zuen, buruz, Guarrotxenak 2 sartu zituen eta partiduaren 73. minutuan Guillermok seigarrena egin zuen.

Partiduak Petronorren babesa izan zuen.

Argazkiak, hemen.