VII. Petronor-San Antonio Trofeoa hasi da gaur, Gallartan

Petronor-San Antonio Trofeoaren zazpigarren edizioa hasi da, gaur, Gallartako San Miguel zelaian. Hiru asteburutan zehar, 6 eta 13 urte bitarteko, 1.056 mutiko inguruk Gallarta Kirol Taldeak antolatutako, eta Petronorren babesa duen, txapelketan parte hartuko dute.

Guztira Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako zein Kantabriako 28 klubetako 56 taldek, gaur hasi den,  Petronor-San Antonio Trofeoaren zazpigarren edizioan parte hartuko dute. Bizkaiko 19 klubek, mailetan sailkaturik, haien arteko aurretiko klasifikazio fasea jokatuko dute. Ondoren, talde bakoitzeko lehenak finalean izango dira Bizkaitik kanpoko talde gonbidatuekin, baita Athletic zein C.D. Gallartarekin ere.

Zorte on guztiei!