Muskiz FP Uda Ikastaroen barruan, adituen jardunaldia izan zen ostiralean, Muskizko Kultura Etxean, Energia-Eraginkortasunari buruz, Industrian, hitz egiteko: Industria prozesuetan energia aurrezteko proiektuen esperientziak eta jardunbide onak.
Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria, Borja Liaño Muskizko alkatea eta Ramon Martinez de Murgia Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketa zuzendaria jardunaldia aurkezteaz arduratu ziren. Ondoren, Eduardo Alonso Ferrovial Zerbitzuen energia kudeatzailea bere hitzaldiari hasiera eman zion. ISO 50.001 arauari buruz mintzatu zen, bere betekizunez, abantailez baita energia kudeatzaileren irudiari buruz ere: “energia kudeatzeko sistema ezartzeak zenbat kontsumitzen dugun, nola eta non jakitea esan nahi du. ISO 50.001 araua energiaren garapenaren ingurukoa da, arreta gehiago behar duten aspektu horiek aztertzen ditu eta hobekuntza aukerak ikusi; zentzu honetan energia kudeatzaileak prozesuetako energia kontsumoa optimizatzeaz arduratzen da”.
Atseden txikiaren ostean mahai-ingurua antolatu zen -Jose Ignacio Hormaeche Euskadiko Energia Clusterraren zuzendariak moderatua- energia kudeaketako proiektuetan emandako jardunbide onez eztabaidatzeko. Iberdrolako Ingeniaritza eta Eraikuntza alorreko Isabel Sanchezek Corduenteko biomasa plantan garatutako energia-eraginkortasuneko proiektua ezagutarazi zuen, zeinetan ikuskaritza baten ondorioz hartutako neurriei esker “%60ko aurrezpena lortu da”.
Mahai-inguruak Txetxu Arzuaga, Nerea Sarasola eta Pedro de la Peñaren hitzaldiekin jarraitu zuen -ZIV, RENER eta Ibermaticaren ordezkariak, hurrenez hurren- zeinek USER proiektua aurkeztu zuten: azken erabiltzailearentzako eraginkortasun hobekuntzak. Arzuagak hurrengoa azpimarratu zuen: “enpresa sektorea eraginkorra zein iraunkorra izaten eta erabiltzailearen mailan bere zama kurba hobetzen laguntzeko teknologiaren garapenean datza proiektua”. Sarasolak bere aldetik Somorrostro Irakas-gunean prestatutako kasu praktikoa ezagutzera eman zuen: “honen helburu nagusia energia aurreztea, proiekturako froga gunea izatea eta irakas-gunea zein ikasleen zerbitzurako tresna izatea da”. Ondoren, De la Peñak zerbitzu adinmenduen plataformaren funtzioak azaldu zituen: “urteko kontsumoa simulatu egiten du, baita iragarri ere, prozesua optimizatuz”.
Jardunaldia amaitzeko Matias de Lecea Tecuniren zuzendaria industriako energia-eraginkortasunaz mintzatu zen baita Polmetasako (Arrasate) eta Airbuseko (Getafe) plantetan egindako “flash ikuskaritzez” ere; hauei esker kontsumoa murriztu zen eta energia aurreztu.
Argazkiak, hemen.