Herriko Aholkulari-taldearen lehen batzarra Muskizen

Petronorrek proposatutako Herriko Aholkulari-taldea aurkeztu zen atzo Muskizko Kultura Etxean. Muskizko kirol, gizarte, kultura, merkataritza, ingurumen, hezkuntza zein prestakuntza profesionalaren sektoreko 13 pertsonek elkarte sarea ordezkatu zuten.

Forlan herriko garapenerako agentziak lehen topaketa honen garapena erraztu zuen, foroaren idazkaritza teknikoaz arduratuz. Petronorren ordezkari Andreu Puñet kontseilari delegatua, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanen teknikaria izan ziren.

Herriko Aholkulari-taldea muskiztarren eta enpresaren arteko elkarrekintza gunea izatea itxaro da. Elkarrenganako konfiantzan oinarritua, helburu nagusia Petronor, herriko ekonomiaren agente eragile moduan,  hainbat sektore ordezkatzen dituen elkarte sarearekin harreman ona izatea da.

Aurkezpenean gaur eguneko  kezka eta erronkei buruz mintzatu zen:  ingurumena, enplegua eta eguneko zein etorkizuneko industria jardueren inguruan. Hau da, Herriko Aholkulari-taldearen eginkizuna komunitatearen gizarte-ekonomia garapen iraunkorra kontziliatzea da.