Olga de las Rivas, Gazteluberriko zozketaren kamisetaren irabazlea

Olga de las Rivas Petronorrek 78. Gazteluberri aldizkariaren bitartez zozkatu duen Athleticen kamisetaren irabazlea da.

Pertsona askok parte hartu dute zozketan, kupoia, beterik, Petronorren sarbidean utziz edo postaren bidez bidaliz. Oraingo honetan Olga izan da irabazlea, Muskizko zale gorrizuria: “poz handia hartu dut, kamiseta nire senarrari oparituko diot oso Athleticzalea baita”.

Zorionak Olga!