Petronorrek Bizitza Zikloaren Analisia ezarri du uren arazketan

Petronor aitzindaria izan da Konpainian ACV erremintak (Bizitza Zikloaren Analisirako tresnak) erabiltzen, uren arazketa plantako kudeaketa prozesua aldatzean ematen den ingurumen hobekuntza frogatzeko.

Bizitza Zikloaren Analisiak produktu edo prozesu baten ingurumen eragin potentzialak zenbatzea ahalbidetzen duen erreminta da. Petronorrek, bere jardueren ingurumen kudeaketa hobetzeko eta ingurumen zein teknologia praktika onenei egokitzeko helburuz, ACV erremintak erabili ditu ikerlana egiteko. Ikerketa honetan ingurumen alderaketa egiten da, arazketa plantako lokatzen “ohiko” kudeaketa prozesuaren eta proposatutako hautazko tratamendu prozesuaren artean; hau atzeratutako kokizazio unitatean hozte elementu moduan erabiltzean datza. Modu honetan, proposatutako aukerarekin eragin potentzialak hobetzen direla baieztatzen da.

Ikerketa, 2012ko urria eta 2014ko otsaila bitartean egina, Petronorren Ingurumen Sailak burutu du. Findegiaren Ekoizpen, Zerbitzu Tekniko, Energiak eta Mantenu sailek, besteak beste, parte hartu dute ikerlanean, baita Madrileko Industria SMS eta Ingurumen Aztarnako sailak ere.

Analisi honek ISO 14040:2006 eta ISO 14044:2006 nazioarteko arauak jarraitu ditu eta, 2014ko martxoan, Applus enpresak ontzat egiaztatu zuen.