Portuko komunitateko enpresen langileek Petronorren Itsas-terminala bisitatu dute ‘Nire Portua Ezagutzen: Port Safari’ programaren bidez

Portuko komunitateko enpresen 14 langile taldeak Luzero Puntako Itsas-terminala bisitatu du, Uniportek antolatzen duen, “Nire Portua Ezagutzen: Port Safari” programaren bidez.

“Nire Portua Ezagutzen: Port Safari” programa bere portua sakonki ezagutu nahi duten bertako enpresen langileentzat zuzendurik dago. Helburu nagusia portuko komunitateko  gainerako kideek egiten dutena erakustea da.

Bisitariek, Juan Lezcano Tanke eta Itsas-terminalaren burua eta Imanol Olabarria terminal beraren arlo burua gidari, Luzero Puntako itsas instalazioak ikusi dituzte eta itsaso bidez egindako inportazio zein esportazioen oinarrizko prozesuak ezagutzeko aukera izan dute, kalitate erreferentzialak ildo moduan izanik.

Bisitaren argazkiak eta parte hartu duten enpresen zerrenda, hemen.