Repsolek antolatutako eta Intertekek irakatsitako, Petrolio Produktuen Ikuskapen zein Entsegu ikastaroaren ikasleek Petronor bisitatu dute

Repsolek antolatutako eta Intertekek irakatsitako, Petrolio Produktuen Ikuskapen zein Entsegu ikastaroaren 10 ikasle taldeak (Trading Operadoreak) Petronorren instalazioak bisitatu ditu. Bertan, zenbait Operazio Sailetako (Konbertsio, FMU, Andel eta Itsas-terminaleko) teknikarien azalpenak jaso ditu, Juan Lezcano Andel zein Itsas-terminalaren buruaren koordinazioarekin.

Goizez, bisitariek Petronorren historia eta findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez. Ondoren, Planta Katalitikoaren eta Cokerraren kontrol geletan izan dira, Elias Unzueta Konbertsio burua eta Rafael Orejas zein Jorge Suarez FMUaren arduradunak gidari.

Arratsaldean Andelen gunea bisitatu dute eta Miren Nekane Lasarekin, bertako arlo buruarekin, izan dira. Gero Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu dira. Portuan, Imanol Olabarria, Itsas-terminalaren arlo buruak instalazioak erakutsi dizkie, baita funtzionamendua azaldu ere.