VII. Petronor-San Antonio trofeoa amaitu da Atletico Perinesen garaipenarekin

VII. Petronor-San Antonio Trofeoa amaitu egin zen, igandean, Atletico Perinesen 2000. urteko haurren garaipenarekin, 5-1 irabazi baitzioten Antiguokori.

Hiru asteburutan zehar, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako zein Kantabriako 28 klubetako 56 taldeen -6-13 urte bitarteko- 1.050 mutiko inguruk Gallarta Kirol Elkarteak antolatutako, eta Petronorren babesaz egindako, txapelketan parte hartu dute.

Igandean, txapelketaren azken egunean, 2000. urteko haurren azkeneko fasea jokatu zen eta Atletico Perines talde kantabriarrak irabazle bilakatu zen, Antiguoko bigarrena izan zen, Itugarpe hirugarrena eta Gallarta laugarrena.

Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna irabazleei, Atletico Perinesi, trofeoa emateaz arduratu zen.

Maila bakoitzeko irabazleak eta 2000ko haurren finalaren argazkiak, hemen.