Airearen kalitatea ona da Euskadin eta hobeagoa Somorrostroko inguruan

Euskadin zirkulazioa bihurtu da airearen lehendabiziko kutsatzailea, Airearen Kalitatearen Kontrol zein Zainketarako Sarearen arabera. Euskal industriak ingurumen eskakizunak hertsiki betetzen dituztenez eta ekonomia krisia dela eta produkzioa gutxitu denez gero, Eraginkortasun Adierazlea (253 egun kalitate onenarekin eta 110 baino gehiago onargarriarekin) azkeneko hamarkadaren ehunekorik altuena lortu du: 2013an, Euskadin, bataz besteko %99.2ko kalitatea. Honako adierazle ofiziala hobeagoa da Muskizko inguruan. Zehazki, %100ean Enkarterrietan eta %99.5ean Behe Nerbioian.

Orokorrean hautematen denaren kontra, Bizkaiko datuak Gipuzkoa eta Arabarenak baino hobeagoak dira. Euskadiko Autonomi Erkidegoan, 2013an zehar bakarrik lau egunetan izan zen airearen kalitatea txarra edo oso txarra. Horietatik hiru Gipuzkoan eman ziren eta bata Araban. Londres, Berlin, Amsterdam edo Brusela bezalako europar hiri turistikoak baino datu askoz hobeagoak dira, bertan airearen kalitatea txarra izan zen 80, 81, 104 eta 114 egunetan, hurrenez hurren.

Berdin gertatzen da metro kubikoko erregistratzen diren partikula kutsatzailedun mikroorganismoekin. Honela, Europako zuzendaritzek 50 mikroorganismoen legezko muga ezarri duten bitartean Europako Batasuneko 28 herrialdeen europar batez bestekoa 27 mikroorganismo metro kubikokoa da, Euskadin 21 erregistratu ziren. Parisen adibidez erregistratu zen zifra baino askoz baxuagoa; bertan 2013an, egun batzuetan 147 mikroorganismo izan ziren metro kubikoko. Hau da, Euskadiko bastez bestekoa baino zazpi bider altuagoa.

Eskualdeka, Arabako Lautada, Arabar Errioxa, Kostaldea, Donostialdea, Nerbioi Garaia, Enkarterri eta Behe Nerbioiren  Eraginkortasun Adierazlea, 2013an, euskal batez bestekoa baino hobeagoa izan zen, aldiz Hegoaldeko Araba, Oria Garaia, Urola Garaia eta Ibaizabal-Goi Debarena batez bestekoa baino txarrago izan zen.