Energia-eraginkortasuna handitu eta berotegi efektuko gasen isuriak murriztu dira

Repsol Fundazioaren Energia Behatokiak egindako ikerketaren emaitzen arabera, 2012an Espainian energia-eraginkortasuna 2 puntu hobetu zen eta berotegi efektuko gasen isurien intentsitatea 1.7 puntu murriztu zen.

Repsol Fundazioaren Energia-eraginkortasun eta berotegi efektuko gasen isurien intentsitateari buruzko txostenaren arabera, Espainian energia-eraginkortasuna modu positiboan garatzen ari da; 2012an bi puntu hazi zen, 2011rekin konparatuz; 2013rako ere 1.1eko hobekuntza itxaro da. 2012an, sektoreko energia-eraginkortasunaren garapenari dagokionez, industria eta zerbitzuak eraginkortasuna gehien handitu zuten sektoreak izan ziren, aldiz 2013rako bizitegi sektoreak bere eraginkortasuna gehien handituko duena izango da. Ikerlanaren arabera, Espainia energia-eraginkortasunean Europako bataz bestekoaren azpitik dago, 9 puntutan, baina garapen positiboa izaten ari da, 2007tik 7 puntu aurreratu baititu.

Berotegi efektuko gasen intentsitatea 1.7 puntutan murriztu zen 2012an, nahiz eta ikatz gehiago erabili. 2013rako hobekuntza txikia itxaro da.

Esan beharra dago lehen mailako energiaren mundu mailako eskaera, ekonomi garapenari lotuta dagoena, %2.8an hazi dela 2013an. Erregai fosilak eskaeraren %80a baino gehiago dira oraindik, mundu mailan guztien hazkundea emanez. Energia berriztagarriak, bere aldetik, gehien hazi diren energia iturriak izaten jarraitzen dute, %7.8ko hazkundearekin.

Ikerketa, Espainian, energia kontsumoaren garapenari eta berotegi efektuko gasen isurien intentsitateari buruzko, 2025rainoko, proiekzioak aipatzen ditu, baita dagokion Repsol adierazleak ere, Energia-eraginkortasunaren Zuzendaritzaren eraginaz gainera.

Txostena, hemen.

Txostenaren aurkezpena, hemen.