Muskizko airearen kalitatea, hobekuntza jarraian

Muskizko airearen kalitatea hobetu da eta esekitako partikulak murriztu dira, aurreko kanpainarekin konparatuz, kutsadura gutxiko nekazaritza hiriguneetan dituzten pareko emaitzak izanik. Honela baieztatzen du UPV-EHUko Zientzia Kimikoen fakultateko Ingeniaritza Kimikoko Taldeak garatutako azken txostenak.

Azterlanak laginak hartu ditu, Geltokia Kaletik eta San Julian de Musquesetik, 2012ko uztailetik 2014ko urtarrilera bitartean. Ikerketaren arabera Muskizko airearen kalitatea kutsadura gutxi edo neurri baxuetan duten nezakaritza hiriguneetakoaren parekoa da,  aurreko ikerketaren emaitzak etengabe hobetuz. 2013an airearen kalitatea ona edo onargarria izan zen urteko 360 egunetan, 2012an baino 7 egun gehiagotan.

Metalen kontzentrazioa, Muskizen,  murriztu da, KOLak -konposatu organiko lurrunkorrak- ere, datuak aurreko ikerlanean lortutakoak baino baxuagoak izanik. Bentzenoari dagokionez -legegintzak arautzen duen bakarra- 2011-2012 kanpainan lortutako datuak baino baxuagoak dira oraingoak: bere urteko batez besteko muga 5 mikrogramo/metro kubiko dira eta Muskizen 1 mikrogramo/metro kubiko baino gutxiagoko baloreak aztertu dira. Hau da, bost aldiz baxuagoak, aurreko ikerketan ikusitako beheranzko joera baieztatuz. Gainerako elementu kutsatzaileek beherako joera berdina erakusten dute, maila baxu-moderatuekin.

Txostenaren arabera Muskizko airearen kalitatea onargarria da eta orokorrean kutsatzaile kontzentrazio baxua dauka,   azkeneko urte hauetan beheranzko joera islatuz.

Azpimarratu beharra dago ikerketak ibilgailu-zirkulazioa, findegiaren eta gainerako industrien jarduerak identifikatzen dituela ekarpen foku nabaritzat.  Haizearen norabideak laginen karakterizazioan eragina duela kontutan izanik, egunero 70.000 ibilgailuk (%10a astunak) Petronorretik gertu dauden autopista zein errepideetatik zirkulatzen dute, airearen kalitatean inguruko industria jarduerak baino eragin gehiago duten metal antropogeniko eta BTX (bentzeno, tolueno, xileno) bezalako kutsatzaileen presentzia handituz. Zentzu honetan, trafikoaren inpaktua mantentzen den bitartean industriak eragindakoa  gutxitu da Euskadin, baita Muskizen ere. Petronorrek, bere aldetik, bere isuriak %15ean murriztu ditu eta bi urtetan %20an gutxituko ditu.