Petronor-Muskiz Kanpusa arraskatsu bere 5. edizioan

Petronor-Muskiz Kanpusak, 2010an hasi zenetik, ez die bere antolatzaileei atsegin besterik ekarri. 80 umerekin ekin eta aurten 148 hartu dute parte;  “oso harrera ona dauka eta hasieratik arrakastatsua da” esan du Alberto Biota kanpusaren antolatzaileak.

Urtero bezala, Petronor-Muskiz Kanpusak arrakasta handia izan du futbol zale txikien artean. “Izena emateko epea zabaldu eta egun batean plaza guztiak agortu ziren” azaldu du Biotak.  Beñat Hernandez kanpuseko ume talde baten entrenatzailearentzat ekimen honen helburu nagusia neska-mutilak heztea eta futbolean jolasten irakastea da, “batez ere kirolaren printzipioak ezagutaraztea, baina jolasean gozatzen”.

Abanto-Zierbena, Muskiz, Zierbena, Sopuerta, Santurtzi, Barakaldo, Bilbo eta Kantabriatik etorritako, 5-12 urte bitarteko, 148 neska-mutilek hartu dute parte gaur amaitzen den kanpusean. “Oso ondo pasatzen dugu, zirkuituak egiten ditugu, pilota jokoak eta Meatzarira goaz pelikula bat ikustera. Gehien gustuko duguna arratsaldeko partidua da, atera tiraketak egitea eta zinemara joatea” diote Enaitz, Edosa, Julen, Teresa, Ibai eta Egoitz futbolari txikiek.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.