Petronor-Repsol Fundazioaren 2014-2015 ikasturterako LH bekak eskatzeko epea zabalik

Zazpigarren urtez Petronorrek eta Repsol Fundazioak 50 Lanbide Heziketa beka iragarri dituzte Abanto-Zierbena, Muskiz zein  Zierbenako hiritarrentzat. Eskabidea bidaltzeko epea uztailaren 30ean amaituko da.

Guztira 50 beka emango dira Petronorrek eskatzen dituen Lanbide Heziketa ikasketak egin nahi dituzten, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako, ikasleen artean. Laguntza 800 eurokoa izango da Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloentzat. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenak 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute euren ahaleginaren sari.

Esan beharra dago, ezgaituak gizarteratzeko eta laneratzeko orduan Konpainiak zehaztutako politikaren arabera, beken %5a egoera horretan dauden ikasleentzat erreserbatuko dela.

Bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak Findegian (San Martin, 5 –Muskiz–), Muskizko kiroldegian eta inguruko Irakas-guneetan jaso daiteke.

Prentsa Oharra, hemen.

Programaren oinarriak eta harpidetza egiteko inprimakiak, hemen.