PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOAREN 2014-2015KO PRESTAKUNTZA BEKEN AURKEZPENA

1998an Petronorrek enpresa beharrei hobeto egokitutako giza baliabideaz erakundea hornitzeko ibilbideari hasiera eman zion.  Araututako Lanbide Heziketaren hezkuntza esparrua aztertu genuen eta gure inguruan Planta Kimikoko Operadore arloari zegokion prestakuntzan gabezia zegoela ikusi genuen. Hori zela eta, gure esfortzuak trebatze hori lortzerantz zuzendu genituen.

Petronorren ustetan, hezkuntza zentroen eta ekoizpen sarearen arteko loturak giza baliabide trebatuagoak eta lan merkatuaren eskakizunei begira egokiagoak eskaintzen dizkie enpresei, eta Petronorrek badaki horrela prestatutako giza baliabide horiek enpresen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen dutela. Azken finean, hori da aberastasuna sortu eta lanpostu berriak sortzeko oinarria.

PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOA LANBIDE HEZIKETAKO BEKAK

2008an Petronorrek beste urrats bat eman zuen gazteak lan munduan barneratzeko proiektuan. Lanbide Heziketa sustatzen hasi zen Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako herrietako gazteen artean Petronor Lanbide Heziketako Beken Deialdiarekin.  Beka horiei esker, gure inguruko gazteak erdi mailako eta goi mailako hezkuntza-zikloetan matrikulatu daitezke, Konpainiak gehien behar dituen espezialitateak ikasi eta lan merkatuan barneratzeko aukerak areagotzeko.

Beken plan honek hiru helburu ditu:

1.    Hasteko, epe laburrean, dagoeneko lanbide hezkuntza aukeratu duten Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena herrietako ikasleei ikasketak bukatzen laguntzea, are zehatzago, findegiko jarduerentzat behar dituen espezialitateetakoei.

2.    Hiru udalerri horietan Lanbide Heziketa sustatzea eta oraindik zer ikasiko duten erabaki ez duten ikasleen artean aukera hori sustatzea.

3.    Neska gazteei bultzatzea bereziki, teknologia berrien garapenari eta jakintzaren gizartean barneratzeari esker Lanbide Heziketa eta finketa jarduera gizonen lana izateari utzi eta hori aldatu baita.

Sei deialdi aurkeztu dituzte Petronorrek eta Repsol Fundazioak (2008, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013 urteak), 820.000 euro inguruko aurrekontuarekin. Guztira 339 ikasle barneratu dira, horietatik 33 neska, orain arte “gizonentzat” ziren espezialitateetan matrikulatutakoak. Urte hauetan, herri bakoitzetik honako ikasleak jaso dute beka: Abanto-Zierbena, 145; Muskiz, 166; Zierbena, 27.

Gainera, 2011tik beken %5a ezgaitasunak dituzten ikasleentzat erreserbatzen da.

2014-2015 IKASTURTEA

2014ko uztailean, Petronorrek eta Repsol Fundazioak beka programa berria aurkeztu dute. Uztailaren 30ean bukatzen da beka hauen epea.

Deialdian bertan zehaztu denez, guztira 50 beka esleituko dira ikasturte honetan, iazko eskaerei erreparatuta, eta honako diru-laguntza eskainiko zaie:

*    Erdi Mailako Heziketa Zikloak: 800 euro

*    Goi Mailako Heziketa Zikloak: 800 euro

Irizpide orokorra da ikasketei ekin dieten ikasleen jarraitutasuna diru-laguntzekin bermatzea, beti ere maila gainditzen badute. Beka edo diru-laguntza horien zenbatekoak ikastetxe pribatuko ikasketak ordaintzen ditu eta ikasleek haien etekina hobetzeko eta maila gainditzeko diru-pizgarria da, gainera.

Aurtengo deialdian ere 2 ikasle onenek 800 euroko bonusa jasoko dute haien esfortzuaren sari.

Iaz bezala, diru-laguntzen %5a ezgaitasunen bat duten ikasleentzat gordeko da.

Bekak jasoko dituzten espezialitateak.-

Petronorrek eta Repsol Fundazioak ondorengo ikasketak burutzeko emango dituzte bekak 2014-2015 ikasturtean:

a) Erdi Mailako Heziketa Zikloa (EMHZ):

–    Instalazio Elektrikoak eta automatikoak
–    Telekomunikazio Instalazioak
–    Mantenu Elektromekanikoa
–    Mekanizatua
–    Planta Kimikoa
–    Soldadura eta Galdaragintza

b) Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ):

–    Automatizazioa eta Industria Robotika
–    Eraikuntza Metalikoak
–    Diseinua Fabrikazio Mekanikoan
–    Analisi eta Kalitate kontroleko laborategia
–    Industria Mekatronika
–    Ekoizpenaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan
–    Industri Kimika
–    Telekomunikazio-sistemak eta Informatikoak
–    Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak

Hautagaientzako eskakizunak.-

Petronor-Repsol Fundazioaren bekak jasotzeko hautagaiek ondorengo baldintzak beteko dituzte:

a)    Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbenan bizitzea 2012ko maiatzaren 1a aurretik.

b)    Ziklo batean (EMHZ edo GMHZ) eta deialdian zehaztu diren espezialitateetan matrikulatzeko beharrezkoa den titulu akademikoa edukitzea.

c)    2013/2014 bekaren onuradunek matrikulatu ziren mailako ikasgai guztiak gaindituak izan behar dituzte.

Muskizen, 2014ko ekainaren 19an