Petronorrek Athletic babestuko du urte bat gehiago

Athleticek, Petronorrek eta Kutxabankek hurrengo denboraldirako babes-laguntza berritu dute. Akordioa Ibaiganen sinatu da Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua, Josu Urrutia Athleticen presidentea eta Mario Fernandez Kutxabanken presidentea tarteko.

Prentsaurrekoan ezagutzera eman da, datorren 2014/15 denboraldian zehar, Athleticek  Petronor marka kamisetaren bularrean eramaten jarraituko duela, Ligako eta Kopako partiduetan, eta BBK marka ezkerreko mahukan. Hala ere, Champions Leagueko partiduetan, UEFAk babesle bakarra onartzen duenez, BBKren marka eramango dute bakarrik. Ondoren, 2015/16 denboralditik aurrera, eta hiru urtetan zehar, Athleticen kamisetak Kutxabank (BBK) marka eramango du.

Josu Urrutiak hurrengoa azaldu du: “Athleticentzat pozgarria da Petronorren eskutik jarraitzea. Momentu on zein txarretan asko lagundu gaitu eta bere erantzuna eskertu nahi dugu”. Andreu Puñetek “Athleticekin bide hau elkarrekin ibiltzea Petronorrentzako ohore handia” dela esan du, baita “amaiera ezinhobea dela” gaineratu ere, “testigua gure bazkide eta akziodunari uzten baitiogu”. Mario Fernandezek, bere aldetik, pozik aurkeztu da akordioagatik “Athleticek eta Kutxabankek balore handiak partekatzen ditugu, horregatik beti berarekin kolaboratzeko prest egongo gara”.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.