Petronorrek biofindegi gisa estreinatzen da

Petronorrek palma olioa prozesatzen hasiko da, hilabete honetan, biodiesela ekoizteko, biofindegi gisa lehen pausuak emanez.

Petronorrek biofindegi gisa ibilbide berriari hasiera emango dio, hilabete honetan, 5 milioi palma olio litro diesel ekoizteko unitatean prozesatuz. Azkeneko produktua automobilgintza gasolioaren, A gasolioaren, formulazioan gaineratuko da, beraz, bere kontsumoan CO2 isurien balantzea “0” izango da.

Muskizko Findegiak palma olioa erosten du soilik, energia iturri berriztagarri batetik baitator, giza elikadurarako erabiltzen ez diren oliolandare laborantzak bezala. Modu honetan, Petronorrek jardunbide iraunkorretan aitzindaria bihurtzen da, biofindegi gisa, bere historiaren gertaera gogoangarria bihurtuz.

Petronorrek, 1968an hasi zenetik, berrikuntzen aldekoa izan da beti, horregatik aitzindaria izan zen bere sektorean ingurumena  errespetatzen duten neurriak barneratzen. 1972an sufrea berreskuratzeko planta eraikitzen zuen Estatuko lehen findegia bihurtu zen eta 1985tik CO2a harrapatzeko sistema duen lehen findegia eta bakarra da Estatuan. Ondoren, 1995an, berunik gabeko gasolina ekoizten aitzindaria ere izan zen. Horrez aparte, elektrizitate kogenerazio unitatea dauka eta bere energia eskaera asetzeaz gainera esportatzen du, 25 megawatt orduko.