Petronorrek eta Repsolek bere akziodunak gonbidatu dituzte Guggenheim Museoa bisitatzera

Petronorrek eta Repsol Fundazioak Repsolen 25 akziodun taldea Bilboko Guggenheim Museoa bisitatzera gonbidatu dute.

Lehendabiziko bisita hau Repsol Fundazioak Repsolen akziodunentzat prestatu duen kultura programaren barruan dago. Aurretik, Madrid zein Bartzelonako museoetan antolatu dira mota honetako bisitaldiak. Kasu honetan Petronorrek, Museoaren patroia, Bilboko Guggenheim Museoz – gaur egungo artearen Europako erreferenteetako batez- gozatzeko aukera erraztu die Repsolen akziodunei. Bisitariek George Braqueren margolanak ikusi ahal izan dituzte, baita Yoko Onoren argazkiak eta Frank Gehry-ren arkitektura ere, eraikina bihurtu baita modernotasunaren mundu mailako ikonoa.

Ekimenak oso harrera ona izan du deialdiaren interesagatik eta Repsolek Bilbon zein Bizkaia osoan, Petronorren gertutasuna dela eta, dituen akziodun kopuru handiagatik.

Petronorrek zein Repsolek parte hartzen duten gizarte eta kultura onurak gerturatzen jarraitzeko asmoz, Inbertitzaileen Harremanen Zuzendaritzak, laster, ekimen berriak aditzera emango ditu Konpainiaren jabeek Repsol Taldearen gizarte erantzukizunean oinarritutako inbertsioa ezagutu eta disfrutatu dezaten.