Petronorrek palma olioa prozesatzen hasiko da

Petronorrek palma olioa prozesatzen hasiko da diesel ekoizteko unitatean, biofindegi gisa lehen pausuak emanez.

Petronorrek biofindegi gisa ibilbide berriari hasiera emango dio 5 milioi palma olio litro prozesatuz. Prozesu berritzaile hau 15 egun ingurutan garatuko da eta azkeneko produktua automobilgintza gasolioaren, A gasolioaren, formulazioan gaineratuko da, beraz, bere kontsumoan CO2 isurien balantzea “0” izango da.

Palma olioa energia iturri berriztagarri batetik dator, giza elikadurarako erabiltzen ez diren oliolandare laborantzak bezala. Elikadurarako oliolandareek beren prezioen igoera jasan dute bioerregaien merkatuko lehiakortasuna dela eta. Honela, soja, artoan eta artatxikian oinarritutako elikadura duten komunitate askori garestitu egin zaie janaria. Horregatik, Petronorrek palma edo jatrofa olioa erosten du soilik eta Repsolek jatrofa laborantza esperimentalak egin ditu, elikagai-laborantzekin ez lehiatzeko asmoz.

Modu honetan, Petronorrek jardunbide iraunkorretan aitzindaria bihurtzen da, biofindegi gisa.