Repsol Fundazioak eraginkortasun energetikoko sei proiektu aukeratu ditu bere Ekintzaileen Funtseko hirugarren deialdian

Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsak eraginkortasun energetikoko sei proiektu berri aukeratu ditu bere hirugarren deialdian. Proiektu horiek duten interes handiagatik euskarri tekniko eta ekonomikoez hornituko ditu, arrakastadun enpresa-proiektuak bihur daitezen.

– Proiektu bakoitzak aholkularitza teknologikoa, enpresa-aholkularitza eta lege-aholkularitza jasoko ditu eta baita 6.000 eta 12.000 euroko diru-laguntza ere, hilero, inkubazio-aldian zehar, eta gehienez 24 hilabeteko epean.

– Bere ekintza-eremuak energiaren produkzioa eta sorketaz gain, energiaren azken erabilera ere barne hartzen du, erabilera eraginkor eta segururako konponbideak emanez.

– Iaz bezala, deialdi honetan ere “Ideien” kategoria zabaldu da proposamenak aurkezteko. Horiek, garapen-maila txikiagoa dute eta kontzeptu-froga burutzeko laguntza emango zaie, enpresa-proiektu bihurtu aurretik.

– Aukeratutako lau ideiek behar duten enpresa-tutorizazioa eta tutorizazio teknologikoa izango dituzte, eta baita ere 2.000 euroko diru-laguntza, hilero, urtebetean zehar, enpresa-proiektuak bilaka daitezen.

– Hirugarren deialdi honetan 746 hautagaitza jaso dira, proiektuak eta ideiak batuta, aurreko deialdian baino %55 gehiago. Hautagaitza horien %95 Espainiakoak dira.

– Epaimahaiak hemeretzi proposamen finalisten (hamabi proiektu eta zazpi ideia) berrikuntza-maila handia eta enpresak eratzeko duten ahalmena azpimarratu du, enpresak garatzen eta energiaren arloan enplegua sortzeko lagungarriak diren konponbide teknologikoak sortuz.

Repsol Fundazioak gaur jakinarazi ditu Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtseko hirugarren deialdian aukeratuak izan diren sei proiektuak. Deialdiaren helburua energiaren balio-katean zehar (bilaketa, produkzioa, garraioa, eraldaketa, biltegiratzea eta azken erabilera) eraginkortasun energetikoko konponbideak eskainiko dituzten enpresa-proiekturik onenak bultzatzea da.

Sei proiektu horiek, gehienez ere 24 hilabete iraungo duen inkubazio-prozesua hasiko dute orain. Epe horretan zehar, Funtsak tutore adituek koordinatutako aholkularitza teknologikoa, enpresa-aholkularitza eta lege-aholkularitza eskainiko dio proiektu bakoitzari, eta baita 6.000 eta 12.000 euro bitarteko diru-laguntza ere, hilero. Horri esker, beren enpresa-proiektua garatu ahal izango dute, merkatuaren eskakizunetara egokituz, beren enpresa kapitalaren sarrerarako erakargarriagoa bihur dadin.

Sei ekimenen garapen- eta finkatze-prozesua Repsol Fundazioak koordinatuko du eta Repsol Teknologia Zentroko eta Taldeko beste zentro batzuetako azpiegitura eta gaitasunak izango ditu, beharrezko frogak burutzeko, eta baita Repsol Fundazioak akordioak gauzatu dituen beste erakunde batzuen laguntza ere. Konpainiako arlo operatiboen aholkularitza ere edukiko dute, eta baita balioa emateko zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko kanpo-laguntzak ere. Halaber, merkataritzako etapara iristea bultzatzeko merkaturako sarrera eta behar diren enpresa-kontaktuak eskuratzea erraztuko zaie.

Sei proiektu horietaz gain, Ekintzailetza Funtsak “ideia” gisa aurkeztutako lau proposamenei aholkularitza eskaini eta hilero 2.000 euroko laguntza eman nahi izan die 12 hilabetetan zehar, beharrezko heldutasun teknologikoa lor dezaten eta Funtsaren etorkizuneko deialdietara proiektu gisa aurkez daitezen. Zehazki, epaimahaiak hirugarren deialdi honetan aukeratutako proiektuetatik bi ideiak izan ziren iazko deialdian eta, urtebeteko laguntza eta orientabidearen ondoren, Ekintzaileen Funtsera proiektu bezala arrakastaz aurkeztu ahal izan dira, eta aukeratuak izatea lortu dute.

Aukeratuak izan diren bost proiektuez gain, epaimahaiak, berrikuntza teknologikoko bere ezaugarriak eta bere izaera disruptiboa kontuan hartuta beste seigarren proiektu bat sartzea pentsatu zuen, kontzeptuaren erabilera eta aplikazioaren arloan zeukan berrikuntza eta orijinaltasunagatik Repsolen Ekintzaileen Funtsean inkubatzeko kontuan hartzea merezi baitzuen.

Epaimahaiak, epaia ematerakoan proiektu eta ideia finalisten kalitate handia eta berrikuntza-maila nabarmendu zituen, eta batez ere eraginkortasun energetikoari eta energiaren produkzio eta erabilera arduratsuari egiten dioten ekarpen azpimarragarria.

Epaimahaiak barneko eta kanpoko ebaluatzaile-taldeak egindako lan bikaina ere azpimarratu nahi izan zuen, hainbeste talenturen artean proposamen egokienak aukeratzeko konpromisoa hartu zuelako, Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsaren laguntzaz beren inkubazio-prozesua enpresa-proiektu bihur dezaten, eraginkortasun energetikoaren arloan inbertsioa erakarri, enplegua sortu eta jarduera ekonomikoa sortzea bermatuz.

Proiektu irabazleak

Aukeratutako proiektuek eraginkortasun energetiko handiagoa lortu nahi dute energiaren produkzioa eta sorketaz gain energiaren azken erabilera ere barne hartzen duten hainbat ekintza-esparrutan.  Honako hauek dira proiektuak:

o Biogas plus. Hondakin organikoetatik sortutako burdinazko nanopartikulak dituen biometanoaren produkzio areagotua. Ekintzailea: AppliedNanoparticules.

o BioH2. Bakteria-partzuergoaren bidez hondakin organikoetatik sortutako biohidrogenoaren produkzioa. Ekintzailea: Mygen.

o Eguzkitiko energia %45 Ultraeraginkortasun energetikoko kontzentrazio-modulu fotovoltaikoa. Ekintzailea: LPI Solar.

o Galoper. Itsas eta ibai-korronteek eragindako energia-sorgailua. Ekintzailea: Galoper/HEED.

o Hawk. Hidrokarburoen ihesen aurkako segurtasun-sistema osagarri berria off-shore hobientzako. Ekintzailea: F. Rojas eta A. Slocum.

o Plactherm. Eraginkortasun handiko zoru erradiatzailea atalkako kontrol adimentsuarekin. Ekintzailea: L.l. Martí.

Heltzeko aukeratutako ideiak

Inkubatzeko aukeratutako sei proiektuez gain, Ekintzaileen Funtseko epaimahaiak honako ideia hauek aukeratu ditu urtebetean hilero 2.000 eurorekin laguntzeko, heldutasun teknikoa lor dezaten:

o DT Bio. Isoprenoa sortzen duten mikroalgen anduiak lortzea.

o Energy Harvesting. Energia elektrikoa sortzea hondakin-beroko iturrietatik, kontrol-elektronika integratudun gelaxka termo-sortzaileak erabiliz.

o Evolgene. Paleoentzima ultraeraginkorrak sortzea (muturreko pH eta T-arekiko erresistenteak) bioerregaien produkziorako.

o Eguzki-gatzak Kontzentrazioko eguzki-zentralen gatz-sistemen optimizazioa beren eraginkortasuna gehitzeko.

Hirugarren deialdiaren arrakasta

Hirugarren deialdi honetan 746 proiektu jaso dira, eta horietatik %95 Espainiakoak. Autonomia erkidego guztietatik jaso dira hautagaitzak. Gainerako proposamenei buruz, gehienak Latinoamerikakoak izan dira, baina Europa eta AEBtatik ere jaso dira batzuk.

Proposamenen tipologia askotarikoa izan da, eta energiaren arlo guztietako proposamenak jaso dira: bilaketa, produkzioa, sorketa, garraioa eta banaketa eta azken erabilera. Proposamen gehienak energia berriztagarriei buruzkoak izan dira, proposamen guztien %40 hain zuzen ere.

Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsari buruz

Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsa Eraginkortasun energetikoaren arloko Espainiako lehenengo funts pribatua da. 2011n sortu zen talentua azaleratu eta erakartzeko eta energiaren bilaketa, produkzioa eta erabileran jasangarritasun handiagoa eskainiko duten proiektu eta enpresa berritzaileak sustatzeko asmoz.

Repsol Fundazioaren ekimen hau energiaren arloan proiektu berritzaileen garapena sustatzeko Repsolen estrategiaren barnean dago eta egungo energia-ereduen jasangarritasuna hobetzeko dituen konpromisoen barnean sartzen da.

Repsolek Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsak babestuta garatzen diren enpresa-proiektuek balioa ematea, gure herrialdean enplegua sortzea eta Espainiako ekonomiaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna hobetzea nahi du.

Lehenengo bi deialdien ondoren hamabost proiektu inkubatu dira dagoeneko.

Informazio gehiagorako: www.fundacionrepsol.com