Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsak energia-eraginkortasuneko sei proiektu aukeratu ditu

Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsak energia-eraginkortasuneko sei proiektu berritzaile aukeratu ditu, bere hirugarren deialdian. Hauei babes tekniko zein ekonomikoa emango zaie, enpresa proiektu arrakastatsuak bilakatu daitezen.

Proiektu bakoitzak teknologia, enpresa zein lege aholkularitza jasoko du, -tutore aditu talde baten koordinaziopean- 24 hilabete iraun dezakeen, inkubazio denboran zehar  hilero 6.000 eta 12.000 euro bitarteko laguntza ekonomikoa izateaz gainera. Honi esker, enpresa proiektua garatu ahal izango dute, merkatuko eskakizunetara egokituz.

Aukeratutako proiektuek energia-eraginkortasun handiagoa bilatzen dute hainbat ekintza esparrutan; hauek energia ekoizpen eta sorkuntzatik bere amaierako zabalkunde eta erabilpenera doaz.

Sei proiektu hauetaz gainera, Ekintzaile Funtsak “ideia” moduan aurkeztutako lau, hilero, 2.000 euroko laguntza ekonomikoarekin babestuko ditu, 12 hilabetetan zehar, beharrezko teknologia zahartzapena lortu dezaten, Funtsaren etorkizuneko deialdietara proiektu gisa aurkezteko.

Hirugarren deialdi honetan 746 proiektu jaso dira, aurrekoan baino %55 gehiago, %95a Espainiakoa izanik. Epaimahaiak finaleko 19 proiektu eta ideien kalitate altua eta berrikuntza maila txalotu du, energia-eraginkortasuna eta energiaren ekoizpen eta erabilera arduratsua laguntzen baitute.

Prentsa Oharra, hemen.