Unitate baten segurtasun geldialdia

Eguerdiko 12ak aldera, programatutako mantenu-operazioan zehar, arazoa izan da Petronorreko unitate baten ekipo elektronikoetan. Ondoren, segurtasunez, kontrolpean gelditzea erabaki da.

Unitatearen geldialdiaren ondorioz zuzitik ur-lurruna eta katalizatzaile-hauts geldoa isuri da Abanto-Zierbenako udalerrian.

Ordubete beranduago, beharrezko frogak egin ostean, unitatea  abian jartzeari ekin zaio normaltasunez.

Horrez gainera, Udal-administrazioari behar bezainbateko laguntza eskaini zaio garbiketa-lanak errazteko eta bideratzeko.