Espainiako Abiadura Txapelketa ikusteko sarreren zozketan parte hartzeko azken egunak

Irailaren 7an, Los Arcoseko zirkuituan (Nafarroan) izango den  Espainiako Abiadura Txapelketa ikusteko 4 sarrera bikoitz VIPen zozketan parte hartu ezazu.  Zozketa abuztuaren 25ean amaituko da.

Parte hartu ahal izateko Bizkaiko edozein herritan bizi edo erroldaturik egotea ezinbestekoa da, baita Webgunean egiten dugun galdera zuzen erantzutea. Hiru sarrera bikoitz Abanto-Zierbenako, Muskizko zein Zierbenako partaideentzat erreserbatuko dira eta bestea gainerakoentzat.

Garaileek emailaren edo telefonoaren bidez informatuak izango dira eta bere izenak Petronorren Webgunean argitaratuko dira.

Parte hartu, hemen.