Añanako Gatz Haranak zortzi hilabetetan errekor guztiak hautsi ditu, Repsol Gidaren “2014ko Txokorik Onena” txapelketan izandako parte-hartzeari esker. 51.250 pertsonek Arabako leku hau bisitatu dute eta honek 300.000 euroko fakturazioa ekarri du.
2013an zehar 51.145 pertsonek Añanako Gatz Harana bisitatu zuten eta aurten zortzi hilabetetan bere errekorra hautsi du, abuztuaren 15ean, 51.250 bisitetara helduz. Gehiengoa (%55a) Euskadikoa da, %37a Estatukoa eta %8a atzerritarra. Repsol Gidaren “2014ko Txokorin Onena” txapelketan lortutako hirugarren postuak bisiten gehikuntzan eragin handi izan du.
Gainera, bisitarien areagotzeari esker, uztailaren 31rarte, Añanako Gatz Harana Fundazioak bisitetan eta Añanako gatza zein merchandising-a salduz 292.818 euro fakturatu ditu, 2013an aldiz, epe berean, 160.136€ bildu zituen.