Zuzia, ezinbesteko segurtasun sistema Petronorren

Langileen, kontratisten eta inguruko biztanleen osasuna eta segurtasuna bermatzea erabateko lehentasuna da Petronorrentzat, gizartearekin duen konpromisoaren alderdi garrantzitsua izanik. Horregatik, Findegian, segurtasunik handienaren aldeko apustua egiten da prozesu guztietan.

Lan zein Industria arriskuen prebentzioa Findegiaren kudeaketa-sistema orokorraren barruan dago. Arriskuak ebaluatzeko zenbait prozesu, prebentzioari buruzko hainbat jardunbide eta aldian behingo kontroletan oinarritzen da. Azpimarratu beharreko neurria da zuziak diren segurtasun sistema.

Zuziak industria instalazioetan ezinbestekoak diren segurtasun-gailuak dira, noizean behin presioa askatzeko. Zuziak monitorizaturik daude etengabean, bere emaria neurtzen da, baita garraren tenperatura eta itxura ere, bere elementu guztiak aldizka aztertzeaz gainera. Gertakizunen batengatik produzitutako gasak erretzeko funtzioa dauka, atmosferara isuria saihestuz.  Zuziak batzutan nahiko zalapartatxuak izan daitezke, unean uneko ke beltza igorriz, baina kezkatu beharrean ondo funtzionatzen ari direla frogatzen du baita bere eginbeharra ere betetzen dutela.

Petronorrek segurtasunaren alde duen apustuaren beste eredu bat.