CG6 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du bihar, irailak 25, CG6 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola mantenu lanak egin ahal izateko, produkzio eraginik gabe. Ostiralean, irailak 26, abian jarriko da.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. 

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.