Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du Petronorren gertakariak ez zutela osasuna ‘kaltetu’

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuak ziurtatu du Petronorren, ekainaren 21ean eta uztailaren 2an, izandako gertakariak ez zutela pertsonen osasuna zein ingurumena “kaltetu”.

Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Batzordearen aurrean aurkeztu zen, asteazkenean, lehen gertakaria -ekainaren 21ean izandako fuel-olio murrizketaren hautsaren isuria- “erreferentziazko balio muga gainditu” ez zuela azaltzeko, baita, uztailaren 2an, akats elektriko baten ondorioz izandako katalizatzaile hautsaren isuria “arriskutsua ez zen nahasketa” zela informatzeko ere. Gainera, kasu honetan konprobatu da partikulen tamaina dela eta  bere arnasketa “nekez gertatu” zitekeela.

Horregatik, Oregik, arazo tekniko hauen ondorioz, pertsonen osasuna zein ingurumena ez zirela “kaltetuak izan” ziurtatu du. Gainera, Petronorrek gertakari gehiago saihesteko “hobekuntzak” egingo dituela argitu du: koke plantako goiko balbulan itxiera automatikoa jarriko da eta ganberen zigiluak indartuko dira.