“Aldaketa garaia da eta finketa negozioa eraberritu behar da” azpimarratu zuen Jose Maria Montserrat Petronorren Ingeniaritza zein Mantenu buruak Mondragon korporazioak, irailaren 25an, antolatutako Industria Interneti buruzko Dreamworks jardunaldietan.
Jose Maria Montserrat, Industria Interneten esparruan negozio berriak sustatzeko xedez antolatutako, DREAMWORKS edizio berriaren hizlarietako bat izan zen. Montserratek industria kimiko handien beharrei buruz mintzatu zen, baita merkatuan agertu daitezkeen produktu teknologiko berrien inguruan itxaro denaz ere. Zentzu honetan Petronorren Ingeniaritza zein Mantenu buruak hurrengoa azaldu zuen: “aldaketa garaia da eta finketa negozioa eraberritu behar da, baina Segurtasuna eta Ingurumenaren babesa lehendabiziko lehentasuna dauka gauzatzen den edozein garapenean”.
Jose Maria Montserratek “lantegiaren zenbait esparrutan Industria Internetekin erlazionatutako hainbat ekimen” garatzen ari direla azpimarratu zuen, baita “plataforma orokorreko egitura” faltan botatzen dela esan ere. Lankidetza plataformen bidezko ezaguera kudeaketaren inguruan hurrengoa aipatu zuen: “asko aurreratu da baina erakundearen zenbait mailetan kultura aldaketa behar da, teknologiak eskaintzen dituen onura guztiez baliatu ahal izateko”.
DREAMWORKS hainbat sektore esparrutan negozio aukerak identifikatzeko lan saioak dira. Mondragoneko Business Acceleration Center-ek (BAC) antolatzen ditu eta bere helburua enpresen arteko lankidetza sustatzea da, negozio aukera berriak pizteko.
Azkeneko saio honetan produktuak garatzen dituzten enpresak parte hartu zuten, baita teknologia enpresak eta produktuen erabiltzaileak direnak, etorkizuneko lantegia nolakoa izango den hausnartzeko eta Internetekin eta mundu digitalarekin izango duen harremana ikusteko.