Josu Jon Imazek AOP-ren lehendakaritza utzi du

Josu Joan Imazek AOP-ren (Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkartearen) lehendakaritza utzi du, hiru urte karguan izan ostean. Orain Federico Molina izango da bere ordezkoa.

AOP-k osatzen duten Zuzendaritza Batzordea zein enpresek Josu Jon Imazek karguan izandako “ardura eta esfortzu handia” azpimarratu dute.

Federico Molina presidente berriak Kimikan espezializatutako Goi Mailako Industria Ingeniaritza ikasi zuen Sevillako ETSIIan, Karrera Amaierako Saria jaso zuen eta Enpresen Zuzendaritzan graduatu zen, Deustuko Unibertsitatean. 1976an Cepsa taldera sartu zen, erantzukizun handiko postuak izanez. 2009. urtean Cepsaren Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu zuten eta 2012ko otsailetik Finketa zuzendaria da.

1993tik geroztik, Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkartea (AOP) finketa merkatuetan, banaketan eta petrolio produktuen merkaturatzean aritzen diren Espainiako konpainien patronala da. Gaur egun Repsol, BP, Cepsa, Galp Energia, Saras Energia eta Shell dira konpainia bazkideak.