Pilar Diez, Bielorrusiarako bidaiaren irabazlea

Pilar Diez izan da Petronorrek, irailaren 30ean, Bielorrusian jokatuko den Bate Borisov-Athletic Club Champions League-ko partidua ikusteko zozkatu duen bi pertsonentzako bidaiaren, (hegazkina, sarrerak eta hotela barne), irabazlea.

Webgunean egin dugun galdera ondo erantzun dutenen arteko zozketa egin da: Zenbatekoa da La Arena Hondartzaren luzeera? Erantzun zuzena “ia kilometro bat” zen eta Pilarrek asmatu du, beraz, Bielorrusiarako bidaiaren irabazlea da. “Poz handia hartu dut baina nik ezin dut bidaiatu, beraz, nire senarra eta semea joango dira eta poz-pozik daude” azaldu du.

Zorionak!