Zementu Sektorearentzako Petcoke II. Jardunaldi Teknikoak izan dira Petronorren

Repsolen Koke Industria saileko Bezero Handien eta Segmentuen zuzendaritzak Zementu Sektorearentzako Petcoke II. Jardunaldi Teknikoak antolatu zituen, atzo, Petronorren.

Manu Nuñez Petronorren Ekoizpen zuzendariak jardunaldia ireki eta aurkezteaz arduratu zen. Gaur egun koke berde erregaiaren bezero nagusiak diren, Zementu Sektoreko nazioarteko enpresen topaketa bermatzea helburu nagusia izanik.

Ondoren, Carlos Pascual Petronorren Prozesu zein Zerbitzu Teknikoen teknikariak eta Carlos Herraiz  FMU-aren arlo buruak Muskizko Findegiari, Fuel-olioa Murrizteko Unitateari, kokizazio prozesuari eta kokearen maneiatzea zein lekualdaketari buruzko hitzaldia eskaini zuten.

Jarraian, Gloria Fernandez Repsolen Bezero Handien eta Segmentuen zuzendariak  konpainia eta bere sailaren aurkezpena egin zuen. Susana Baños Repsolen Koke burua Petcoke negozioari  buruz mintzatu zen eta, ondoren, Aniceto Zaragoza Oficemen-en zuzendariak zementu sektorearen orainaldi zein etorkizunari buruz hitz egin zuen.

Jardunaldiak findegia –zehazki Kokerra zein Al6 kokea biltzeko eta maneiatzeko nabea- eta granel solidoen manipulaziorako terminala bisitatzen amaitu ziren. Bertan domo instalazioa ezagutu zuten, Borja Rapado terminalaren eragiketa arduraduna, Natalia Viadero eta Juan Lezcano Petronorren Itsas-terminalaren zein andelen teknikaria eta burua, hurrenez-hurren, gidari.

Argazkiak, hemen.