ADIFIDAZek eta ADIZMIk ezgaitasunari buruzko marrazki eta kontakizun lehiaketa antolatu dute

ADIFIDAZek –Abanto-Zierbenako Ezgaitu Fisikoen Elkartea- eta ADIZMIk –Meatzaldeko Ezgaitu Intelektualen eta bere Familien  Elkartea- ezgaitasunari eta oztopo arkitektonikoei buruzko marrazki zein kontakizun lehiaketa antolatu dute, Petronorren laguntzaz.

Lehiaketa Meatzaldeko (Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella eta Trapagaraneko) ezgaitu intelektualei zuzendurik dago, 9 urtetik aurrera duten guztiei. Partehartzaile bakoitzak obra bakarra aurkeztu dezake, 2015ko maiatzaren 10a baino lehen, ezgaitasunean edo bere herriko oztopo arkitektonikoetan oinarritutakoa. Lanak (marrazki zein kontakizunak) berriak izango dira, originalak, eta euskaraz edo erdaraz idatzi daitezke. Formatuari dagokionez librea izango da: papera, collagea…

Epaimahaiaren emaitza 2015eko ekainean ezagutaraziko da. Partaide guztiei diploma emango zaie eta irabazleari NOKIA 520 telefono mugikorra.

Informazio gehiago, hemen.