Findegiko langileen azken senide taldeak Petronorren bisitari

Findegiko langileen azken senide taldeak Petronor bisitatu zuen atzo, ateak zabaltzeko egunen barruan.

Atzo amaitu ziren, jardunaldi hauen helburu nagusia bisitariei beraien ahaideen lantokia eta egiten duten lana erakustea da, haien eguneroko ekintza ezagutaraztea. Horregatik Petronorren historia, fintze prozesua ezagutzeko eta instalazioetan zehar ibiltzeko aukera izan zuten. Ondoren Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.

Aurten, Petronorren ateak zabaltzeko egunen barruan, hiru talderen bisita jaso dira. Atzokoa azkena izan zen eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako arduraduna eta Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna haiekin izan ziren.