Herriko Aholkulari-taldea Abanton bildu da

Abantoren Herriko Aholkulari-taldea pasa den urriaren 15ean eratu zen, udaletxearen eskakizunez. Helburua herritarren eta enpresaren arteko elkarrekintza gunea sortzea da, hirutan bildu den, Muskiz-ren Herriko Aholkulari-taldearen ildotik.

Urriaren 15ean Gallartan izandako lehen saioan Abantoko herritarren interesa pizten duten aspektuak identifikatu ziren, gizarte erakundeek haien ekintzak mantentzeko behar duten babesa eta mezenasgoa adibidez. Elkarte sareak, ikerketen arabera, ona den Abanto-Zierbenako airearen kalitatearen egoeraz ere jakingura erakutsi zuen.

Batzarrean zehar, industria gunetik kanpoko eraginak saihesteko asmoz, findegiaren prozesuetan barneratutako hobekuntzez mintzatu zen: ura araztatzeko plantan egindako hobekuntzak edo instalazioetan jarritako soinu isolamenduak, adibidez.

Petronorren ordezkari Andreu Puñet kontseilari delegatua, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanen teknikaria izan ziren. Abantoko kirol, gizarte, kultura, merkataritza, ingurumen eta hezkuntza  sektoreko pertsonek elkarte sarea ordezkatu zuten.

Batzarrak hiru hilean behin izango dira, baina nahi izatekotan gehitu daitezke. Hurrengo saioan -25 milioi euroko inbertsioaz- Findegiko ura araztatzeko plantan egindako hobekuntzez hitz egingo da. Airearen kalitatea eta Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen kontrol neurriak ere aztertuko dira.