Josu Jon Imaz, Euskadiko erreputazio korporatiborik oneneko gestorea

Josu Jon Imazek erreputazio korporatiborik onena duen gestorea da eta Petronor bosgarren enpresarik onena, RECORD EUSKADI  Euskal enpresen Erreputazio Korporatiboari buruzko txostenaren emaitzen arabera.

RECORD EUSKADI  Euskal enpresen Erreputazio Korporatiboari buruzko txostenak Consejeros del Norte komunikazio aholkularitzak egin du eta euskal enpresarekin erlazionatutako hainbat sektoretako profesionalen balorazioak biltzen ditu.  Azken emaitzen arabera Josu Jon Imazek euskal enpresen gestoreen artean erreputazio gehien duena da -2012an lortutako 3. postutik lehenera igo da- Ignacio Sanchez (Iberdrola) eta Mario Fernandezen (Kutxabank) aurretik.

Euskal enpresei dagokionez, Iberdrola, Sener eta Idom dira balorazio altuena dutenak, baita 5 urtetan bere erreputazioa gehien hobetu dutenak ere,  baina azpimarratu beharra dago Petronorren igoera, 2012ko 11. postutik  5.era pasatu baita.

Ikerlanaren arabera enpresaren “gizarte erantzukizuna” eta gestoreen “zintzotasuna” goranzko joera duten ezaugarriak dira, hala ere “balioa sortzeko ahalmena” eta “bikaintasuna kudeaketan” enpresen erreputazio korporatiboan eragin handia duten faktoreak dira, eta “lidergoa” zein “taldea sortzeko trebetasuna” gestoreen erreputazioan gehien baloratzen diren gaitasunak.

“Komunikazioa” %86an enpresa kudeaketarako ezinbesteko tresna da, edo behintzat oso garrantzitsua, baina, txostenaren arabera, nahiz eta euskal enpresek komunikazio mekanismoen garapen handia lortu, %62.5ak uste du hobetu daitekeela. Horrez gainera, gero eta gehiago dira Internet eta Gizarte Hedabideak komunikazioa zein erreputazio korporatiboaren kudeaketan tresna estrategikoak direla uste dutenak, baina %40aren iritziz euskal enpresek hedabide eta sare sozialei garrantzi gutxi ematen diete.

Informe osoa, hemen.