Repsol Fundazioak 6.000€-ko laguntza eman dio –“Más Que Palabras” programaren bitartez aukeratutako- Muskizko Elizbarrutiko Komunitatearen “Vivienda para todos” proiektuari.
Repsol Fundazioak emandako 6.000 euroei esker, Muskizko Elizbarrutiko Komunitateak –Bizkaiko Caristasen kudeaketarekin-, “Vivienda para todos” proiektuaren bidez, diru sarrerarik gabe eta emergentziazko egoeran dauden pertsonei pisuetan ostatua emango die, urte batean zehar. Aldez aurretik, alderdi pertsonalak, familiarrak zein laboralak hobetzeko konpromisoa ezarriko da, jarraipenaren eta bizitegi egonkortasunaren bidez; honela, heziketa, osasungintza eta oinarrizko gizarte baliabidetara helduko dira.
Carlos Bargos Bizkaiko Caritasen zuzendaria eta Johnny Vargas Muskizko parrokoa pozik eta eskerdun aurkeztu dira “hauskortasun egoeran dauden familien gizarteratzea helburu duen proiektua aktibatzeko Repsol Fundazioak emandako laguntza garrantzitsuagatik”.
Repsol Fundazioaren “Más Que Palabras” programak –Repsol Taldearen langileek proposatutako- gizarte proiektuak babesten ditu. Hauek, kolektibo kalteberen bizi kalitatea hobetu behar dute, gizarte integrazioa bermatu edo pertsona-talde zehatzen beharrez arduratu. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako arduradunak Muskizko Elizbarrutiko Komnitatearen “Vivienda para todos” proiektua aurkeztu zuen eta, azkenean, aukeratua izan zen.
Carlos Bargos eta Johnny Vargasen elkarrizketa, hemen.