Repsol Fundazioak ikasle ezgaituentzako beka programa abian jarri du Esplorazio eta Ekoizpenean prestatzeko

Repsol Fundazioak ikasle ezgaituentzat zuzendutako beka programa abian jarri du, esplorazio eta ekoizpenean berezitutako unibertsitate masterra egiteko.

Ezgaituen lan zein gizarte integrazioa sustatzeko asmoz, Repsol Fundazioak urteko 5.000 euro inguruko 5 beka eskainiko ditu, gehienez, esplorazio eta ekoizpenarekin erlazionatutako unibertsitate masterrak egiteko. Urte akademiko bateko iraupena izango du baina beste urte bat luzatu daiteke, masterraren iraunaldiaren arabera. Bekaz gainera, onuradunek Repsolen praktikak egin ahal izango dituzte.

Hautagaiek %33 edo gehiagoko minusbaliotasuna izan beharko dute, ingeles maila ona eta unibertsitate titulua izan hautagaitzaren aurkezpen data baino bi urte lehenagotik, gehienez.

Interesdunek izena emateko dokumentua bidali beharko dute 2014ko urriaren 15a baino lehen becas.fundacion@universia.net posta elektronikora.

Informazio gehiago, hemen.

Oinarriak, hemen.