Roberto Velasco Petronorren administrazio kontseiluko kideak bere azkeneko saiakera –“Salvad a la Industria Española”- aurkeztu zuen atzo Madrilen. Bertan gizarte zein herrialdeen garapenerako industria jarduerak duen garrantzia azpimarratu zuen.
Roberto Velasco UPV/EHU-ko Aplikatutako Ekonomiaren katedraduna, enpresari, kudeatzaile eta hainbat erakunde pribatu zein publikoetako kontseilariak “azkeneko krisialdiak industriari egindako kaltea” salatu du eta gehien industrializaturik dauden hiru autonomi erkidegoen -Katalunia, Madrid eta Euskadiren- berezitasunak aztertu ditu.
Hitzaurrean, UPV/EHU-ko katedraduna den Felipe Serranok “industria jardueraren gainbeheraren erantzukizun zuzena finantza sektoreari egoztea jarrera demagogikoa” ez dela esan du, baita hurrengoa gaineratu ere: “neurririk gabeko banku-krediturik gabe higiezinen burbuilaren zabalkuntza posible ez zen moduan, Espainiako industriaren egoera beste bat izango litzateke kapitalen merkatuak industria inbertsioak zuzendu ezkero”.
Aurkezpen ekitaldian Felipe Serrano Ekonomia katedradunak eta Juan Manuel Eguiagaray Industria ministro ohiak parte hartu zuten. Bertan ere izan ziren Josu Jon Imaz Petronorren presidentea, Andreu Puñet kontseilari delegatua eta karguan bere aurretik izandako Victor Perez de Guezuraga eta Manu de la Sen.