Salazar Jauregiak eta Mu

Salazar Jauregiak –Petronorren instalazioen barruan kokatua- eta Muñatoneseko Gazteluak ateak zabaldu zizkieten 120 bisitariei, larunbatean, Ondarearen Europako Jardunaldien XIV. edizioan.

Ondarearen Europako Jardunaldien XIV. edizioa dela eta, 120 pertsonek, taldeetan banaturik, Muñatoneseko Gaztelua bisitatu zuten eta, Petronorren onespenaz, Findegiko instalazioen barruan kokaturik dagoen, Salazar Jauregira gerturatu ziren,  larunbatean.

Urrian zehar Ondarearen Europako Jardunaldien XIV. edizioa izango da; kultura zabaltzeko programa –Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatua, lurraldeko udal zein erakundeen laguntzaz-. Jardunaldi hauen helburua Bizkaiko historia bere ondarearen zabalkundearen bidez gerturatzea da, interes handiko kultura ondasunak erakutsiz, ezezagunak direnak edo ikusteko zail daudenak. Urtero programaren gaia ezberdina da eta 2014koa etxea da: “Bizkaia, etxez-etxe”. Horregatik, Muñatones Gaztelua eta Jauregia ezin ziren egutegian falta izan.

Argazkiak, hemen.