Espainiako eta Frantziako Futbolari Anputatuen Elkarteek partidua jokatu zuten larunbatean, Gallartan, beren egoera errebindikatzeko

Espainiako eta Frantziako Futbolari Anputatuen Elkarteek partidua jokatu zuten larunbatean, Gallartako San Miguel zelaian, beren egoera errebindikatzeko asmoz. Espainiako taldea 3-2 irabazi zion frantsesari.

C.D. Gallartaren futbolari ohia den, Mikel Valmaseda abantoarrak –zeini lan istripuaren ondorioz hanka moztu zioten- Espainiako kirolari anputatuen elkartearen sorkuntzan parte hartu du. Larunbatean Mikelek, gizarte ekimen hau ezagutzera emateko eta herritarren babesa lortzeko asmoz, –Abanto-Zierbenako Udalarekin, Gallarta Futbol Klubarekin eta inguruko erakundeekin batera- Espainiako eta Frantziako jokalari anputatuen arteko partidua antolatu zuen, 2 jokalari euskaldun parte hartu zutelarik. Azkenean, talde espainiarra topaketaren garailea izan zen, frantsesei 3-2 irabaziz.

Partidu solidarioan bildutako dirua –Espainian modalitate honetako lehen topaketa izan da- kirolari ezgaituen elkarte honentzako izango da, Espainian anputatuen futbol taldea sortu ahal izateko, federatzeko xedez.

Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna bertan izan zen eta konpainiari – bere babesaren esker- eskainitako trofeoa jaso zuen.

Argazkiak, hemen.