FCC Unitatea berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera -azaroak 9-, FCC Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea alde batera utzita. Egoera hau mantenduko da FCC Unitatearen geldialdia eragindako gailua konpondu arte.

Abiarazteak 24 ordu inguru iraungo du.

Abian jartzeak irauten duen artean, aurrez erabakitako segurtasun arauak betetzeaz gainera, gasak zuzira bideratuko dira modu ziur baten erre daitezen eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak, baita atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.