Fran Fernandez, Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaria

Fran Fernandez Bereciartua Petronorren Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaria izango da, PMGR egituraren barruan sortutako kargu berria. Gainera, Rafael Orejas Contreras Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate zuzendariordea izatera pasatuko da eta Matilde Garcia Echevarria FMU-aren sailburua.

Azaroaren 1ean PMGR (Plan de Mejora de Gestión de Refino)  kudeaketa-ereduaren ezarpena hasi zen Petronorren. Egitura honetan erantzukizun berria sortu da, Ingeniaritza eta Garapeneko Zuzendaritza, eta Fran Fernandez Bereciartua postua hartuko du. Rafael Orejas Contreras eta Matilde Garcia Echevarria bere aldetik Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate zuzendariordea eta FMU-aren sailburua izango dira, hurrenez hurren.

PMGR-ren egitura, prestakuntza programa amaitu eta pertsonak postu berrietan jarduteko beharrezkoak diren ezaguerak lortu ahala, zabaltzen hasiko da.

Antolaketa sistema hau da 2014an abian jarritako “Petronor Barria” estrategian aurrera pausoa, eta bere lehen emaitzak ematen ari da: eragiketa kostuen murrizketa eta marjinaren hobekuntza.